XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
1. Gizonari buruzko marxtar ideia.Gizona izadiaren barnean kontsideratzen da.
Naturalezagandik dator; bere emaitzik bikainena da.
Ez du izpirituak materia sortu, baizik materiak izpiritua eman du.
Gizona materia da, bai jatorriz, bai izatez.
Bere izpiritua ez da hilezkorra, gorputzaren mekanismuaren ezjakintasunak eta abstrazioaren indarraren hazitzeak kontzientzia personifikatu, eta heriotz-ondoren bizituko dela sinistarazi badiote ere
Gizona, izadiaren emaitza izaki, dialektikazko hartuemanean dago berarekin.
Naturalezarekin gizonak daukan hartuemana
Gizona izadiaz behartzen da, bai esistitu, izan, eta bai hazitzeko, bere esistentziari eusteko.
Baina izadiak gizonari aurka egiten dio.
Bere ama izanik, bere etsai bihurtzen zaio.
Bere lanaren bidez menderatu behar du.
Era honetan giza-izpirituak naturaleza gizagirotu (umanizatu) egiten du, eta bere burua bikaindu.